SST: Lanean sokorri ematen ikasi

LANEKO SOKORRI SALBATZAILEA

20 langiletik gorako enpresa guztiak 20 langileko talde bakoitzean sokorri salbatzaile bat izatera behartuak dira.

SST formakuntzaren bidez, enpresa bateko langileek ikasten dute laneko arriskuen prebentzioa egiten eta lehen sorospenak aplikatzen.

Laneko Salbatzaile Sokorritzailea langile bat da, gai izanen dena istripu baten kasuan lankide bati laguntzeko, lantokian bertan (bulegoan, obralekuan, etab.).

Iraupena: 14 oren gutxienez

FORMAKUNTZAREN EGITARAUA

Formakuntza bereziki praktikoa da eta bi Gaitasun Arlotan zatitua da.

1. GAITASUN ARLOA :
Laneko istripu baten aitzinean esku hartzeko gai izatea

  1. Esku hartzearen koadro juridikoa ezagutu
  2. Babes egoki bat plantan eman
  3. Biktimak aztertzeko gai izan plantan emandako ekintza aitzin eta bitartean, lortu nahi den emaitzaren arabera
  4. Enpresako sokorrien antolaketaren arabera gai izan alerta emanarazteko edo emateko
  5. Biktimari/ei modu egokian sokorri emateko gai izan

2. GAITASUN ARLOA :
Norberaren SST gaitasunak aplikazioan ezarri, enpresako arriskuen prebentzioa egiteko

  1. Enpresako prebentzioa antolatzerako orduan, SST rola jokatzeko gai izan
  2. Prebentzio ekintzen antolaketan parte hartu
  3. Enpresako prebentzioaren antolaketako pertsonak informatzeko gai izan, ikusitako egoera arriskutsuaren/en inguruan

SOKORRITZAILEAREN ETA ENPLEGATZAILEAREN ARDURAK

Erantzukizun zibila

Erantzukizun zibila [4] engaiatzen da istripu bat izan duen biktimak erreparazioa eskatzen duenean laneko salbatzaile sokorritzailearen interbentzio desegokiak eragindako kalteengatik.

Hala ere, kasu ezberdinak izaten dira:

  • SST-ak lan istripu bat izan duen enpresako langile bat laguntzen duenean: Laneko sokorritzailearen eta enplegatzailearen erantzukizun zibila ez dago engaiatua. Izan ere, lan istripuen kasuan, biktimak eskubidea du kalte-ordainak errezibitzeko eta beraz, ezin du enplegatzailearen edo lankideetako baten aurkako helegiterik jarri.
  • SST-ak enpresatik kanpoko langile bati laguntzen dio: Enplegatzailearen erantzukizun zibila engaiatua da [5];
  • SST-ak lanetik kanpo egiten duelarik sokorria, herritar oro bezala, eragin ditzakeen kalteen arduraduna da

Erantzukizun penala

Kasu guztietan, istripua enpresan edo kanpoan gerta, salbatzailearen erantzukizun penala engaiatua izan daiteke:

  • Arriskuan den pertsona bati laguntzea errefusatzen badu [6], nahiz eta horrek ez arriskuan ezarri ez bera, ez bere ingurukoak.
  • Heriotza edo lan egiteko desgaitasuna eragiten badu malestrukeriaz, zuhurgabekeriaz, arreta faltaz, axolagabekeriaz edo legeak eta araudiak inposaturiko segurtasun eta zuhurtzia eskasez [7].

Informazio gehiago behar izanez gero, Clément kontakta dezakezu
0604011681 zenbakian edo emailez: clement.rodolfo@biarritzsauvetagecotier.com

Izena eman