UDAKO IKASTAROA
“Salbatzaile baten azalean”

2021ko apirilaren 19tik 23ra, gure elkarteak kirol salbamendu iniziazioak proposatuko ditu 8-16 urte bitarteko haurrentzat.

Saioak goizero izanen dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 11:00era (uretan izanen gara 9:45etik 10:45era).

Ikastaroa nahitaez astelehen batez hasi behar da, aktibitatea bera eta ikastaroaren egitaraua aurkezten ditugulako.

Salbatzaile ikasleek Miarritzeko itsaso ingurunea ezagutuko dute eta salbamendu eta sokorri materiala deskubrituko dute (taula, flotagailua, soka…). Aldi berean, ingurumenaren eta itsasoko arriskuen inguruko sentsibilizazioa eginen dugu.

Bi hitzez: talde izpiritua eta umore ona !

Irakatsiko diren gaitasunak
  • Aintzira bat aztertu,
  • Uretan segurtasunez sartu,
  • Haizea, uhinak eta korronteak identifikatu,
  • Ingurua behatzen eta zaintzen ikasi (besteak zaindu),
  • Hondakinek eragindako kalteak eta ondorioz bereizketa egiteko zikinontzien beharra ezagutu,
  • Banderak eta haien esanahia deszifratu,
  • Lehen sorospenen iniziazioa (abisua, kontzientzia, arnasa, P.L.S posizioa, …),
  • Salbamenduko materiala ezagutu:
    • Salbamendu taula
    • Flotagailua
    • Soka
Salbamendu teknikak ikastea
  • Salbamendu taula gainean arraun egin
  • Flotagailuarekin igeri egin
  • Biktima bat garraiatu salbamendu taularen laguntzaz
  • Biktima bat garraiatu flotagailuaren laguntzaz
  • Biktima bat edo gehiago garraiatu sokaren laguntzaz (itsasoaren eta kopuruaren arabera)

Izan itsas ingurua hobeki ezagutzeko, edo ondotik salbamendu eskolan sartzeko, iniziazio hauek biziki egokiak dira kirol salbamendura lehen aldiz hurbiltzeko.

Izena eman