FORMATZAILE BILAKATU

Sorospena irakasteko gogoa dutenek haiei egokituriko formakuntza bat atzemanen dute Biarritz Sauvetage Côtieren eskutik.

3 urte baino gutxiago dituen 1.mailako Herritar Prebentzio eta Sokorria (PSC 1) diploma baldin baduzu, formakuntza batean parte har dezakezu PSC 1 irakasteko.

Formakuntza hori Herritar Prebentzio eta Sokorrien formatzailearena da (Fo PSC) eta honela egiten da :

  • PIC (Hastapeneko Pedagogia Komuna) formakuntzan ikasten da formakuntzetako sekuentziak diseinatzen, teknika pedagogiko egokiak erabiltzen eta parte-hartzaileen ebaluazioa egiten.
  • PAE 3 (PSC formatzaileei aplikatutako pedagogia) formakuntzan pedagogia mailan barneratu diren gaitasun eta teknikak aplikatzen ikasten da “Herritar Prebentzio eta Sokorri” formakuntzan.

Formakuntza ibilbide bera proposatzen dugu Lehen sorospenak taldean 1. eta 2. mailak irakatsi nahi dituztenen kasuan.

PSE 2 diploma ukan eta, Lehen Sorospenen formatzaile izan zaitezke (Fo PS). 70 orduko formakuntza bat da, PIC batez eta Formatzaileei aplikatutako pedagogiaz (PAE 1) osatua.

Biarritz Sauvetage Côtier-ko lan-taldeak erabaki du formakuntza hau ez eskaintzea, iruditzen zaigulako eduki sobera duela irauten duen denborarekiko.

Aldiz, formatzaile izan nahi duten guztiei kontseilatzen diegu PAE3-rekin hasteko, eta jadanik PIC diploma dutenentzat formakuntza arinduago bat eskaintzen dugu.

Formakuntza horrek 35 oren irauten ditu. PSC formatzaileak PIC diploma pasatzean garatutako edo garatzen ari den bere gaitasunak aplikatuko ditu Lehen Sorospenen irakaspenean (PSE 1 eta 2).

PS formatzaile diplomarekin, ondoko formakuntzetan irakatsi daiteke: PSC1, PSE1, PSE2 eta dagozkien formakuntza jarraikiak.

Urtero, formatzaileak bere gaitasunak berritu behar ditu 6 oren gutxienez iraunen dituen formakuntza batean.

Uretako formakuntzaren kasuan, Uretako zaintza eta salbamendua itsasbazterrean diploma  (eta beraz BNSSA, PSE 1 eta 2) eta PIC (Hastapeneko Pedagogia Komuna) dituen pertsona bat SSA formatzaile bilaka daiteke.

35 orenez formatzaileak behar dituen gaitasun tekniko eta pedagogikoak garatuko ditu SSA irakasteko.