OCEAN RACING
Biarritz Sauvetage Côtier

DIZIPLINA

Biarritz Sauvetage Côtier elkartean parada izan dezakezue kirol honetako txapeldun ohiekin batera aritzeko, haien zaletasuna kirolari gazteekin partekatzen baitute.

Zer da Ocean Racing?

Frantziako Kanoa eta Kayak Federazioan egiten den jarduera da, itsasoko lasterketa bat da, ontzi ezberdinekin (surfski, piragua…). Ibilbide bat segitu behar da itsasoan, ahal bezain denbora laburrenean.

Horretarako, itsasoko elementuetaz ahal bezainbat baliatu behar da: uhinak, sagailoa, haizea eta korronteak. Teknika ona erabiliz, 20km/h-ko abiadurara heldu daiteke eta lerratze sentsazio harrigarri bat ematen du.

Ocean Racing iraupen luzeko proba bat ere bada. Lasterketek 4 oren iraun ditzakete, bataz bestean 15 edo 25 km-koak direlarik. Baina badira 40 km edo gehiagokoak!

Erabilitako ontziak

Ocean Racing kirolean, toki bat edo biko surfski bat erabil daiteke (mono edo bi tokikoa). Australiatik eta Ipar Afrikatik datorren ontzia da eta salbamendu profesionalerako erabiltzen zen. Gaur egun 40 herri aritzen dira kirol honetan. Bere kroskoa biribila da, ez da hain erresistentea eta beraz lerratzeko aukera gehiago eskaintzen dio kirolariari. Surfskia lema baten eta pedalen bidez gidatzen da.
6ko piraguetan (V6) FAOROak finkatzen du erritmoa (4. edo 5. posizioan egoten da) eta PEPERUa gibelean, berak gidatzen baitu piragua.

Ontzirik berrienetan out-riggeur kanoak ditugu. Hawaitik heldu zaizkigun piraguak dira, gurean gutxi erabili izan direnak. Forma ezberdina dute, edukiera handiagoa eta surfskian erabiltzen den lema bera, oinekin gidatzen dena. Beste bietan ez bezala, arraunlaria kroskoan jartzen da (ez barnean) eta oineko zingila bat izan dezake.
Surfskiak eta beste ontziak ez dira egokiak itsasoko pasealdietarako. Ez dira erabilerrazak eta egonkorrak, lerratzeko eta abiadura handietarako egokituak dira. Zuzen eta fite aitzinatzeko eginak dira, ez itzuli baten egiteko.

Galderarik baldin baduzu, Patricia kontakta dezakezu 06.77.01.30.91 zenbakian edo e-mail bidez oceanracing@biarritzsauvetagecotier.com

ENTRENAMENDUAK

PLANGINTZA

Entrenamenduen plangintza ez da aitzinetik finkatua. Saioak taldean antolatzen dira, monitoreen disponibilitateen eta itsasoaren baldintzen arabera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Fabien Brillant kontakta dezakezue telefonoz 06.60.82.37.16 edo e-mailez oceanracing@biarritzsauvetagecotier.com

LEHIAKETAK

BERRIAK

EGUTEGIA eta EMAITZAK

Frantziako Kanoa Kayak Federazioak ez ditu oraindik lehiaketen datak argitaratu.

Lehiaketaren emaitzak

OCEAN RACING taldean IZENA EMAN

Biarritz Sauvetage Côtier elkarteko Ocean Racing taldean izena eman nahi baduzu, bete ezazu hemen azpiko izen-emate inprimakia.

Izena eman