URETAKO SALBAMENDUA
Biarritz Sauvetage Côtier

BSB

Bainu zaindari brebeta (BSB) duen pertsona batek oporretako edo aisialdi zentro bateko bainua zain dezake.

Informazio gehiagorako, Maryse kontakta dezakezu: 06 20 78 01 59

  • 18 urte ukatea
  • Mediku baten onarpena igeriketa eta uretako salbamendua praktikatzeko.

180€ hautagai libreentzat

250€ organismo batek bere gain hartzen badu

Gehiago ikasi

BNSSA

Uretako segurtasun eta salbamenduko Estatuko brebeta (BNSSA) duena arduratzen da baimendutako bainuetan segurtasuna bermatzeaz, eta kasu batzuetan ordainduz diren igeriketa zentroetan ere bai.

Informazio bilkura 2020ko irailaren 25ean, ostiralarekin, 19:00etan, Elkarteen Etxean (Darrichon karrika).

BNSSA pasatzeko beharrezkoa da PSE 1 diploma eta gutxienez 17 urte ukatea. Aldiz diploma 18 urte eskuratzean edo hautagaia emantzipatzean eskuratzen da.

Informazio gehiagorako eta zure dozierra osatzeko, René DUBES kontakta dezakezu: 06 20 78 01 59

290€ uretako formakuntzarentzat bakarrik

30, 80 edo 160€-ko beherapenak egiten dira PSE 1, PSE 2 eta SSAL formakuntzak ere egiten badira.

BNSSA pasatzeko toki bat erreserbatu nahi baduzu, loturik den txostena beteta ekarri behar du 2020ko irailaren 25ean 19:00etan Miarritzeko Elkarteen Etxean (Darrichon karrika) eginen den informazio bilkurara.

BNSSA 2020:2021 aitzin izen-ematea

Gehiago ikasi

SSA L

“Uretako zaintza eta salbamendua itsasbazterrean” diplomarekin, ur eremuak zaintzen ahalko dituzu ingurune naturalean: publikoari irekiak direnak eta prestatuak eta baimenduak direnak (adb. hondartza, aintzira…).

PSE 1 diploma ukan behar duzu SSA-n izena emateko.

Diploma errezibituko duzu PSE 2 eta BNSSA ukatean.

Beharrezko materiala: ur hegalak, 4/3 modeloko neoprenozko jantzia.

250 €

Gehiago ikasi

SAMN formatzailea

SAMN formatzaile izateko formakuntza irekia da Uretako erreskatea ingurune naturalean ikastaroa emateko behar diren gaitasun tekniko eta pedagogikoak barneratu nahi dituen pertsona orori.

Parte hartzaileak SSA L diploma eguneratua izan behar du, ontzien gidatzeko opzioarekin. Bestalde, formatzaile diploma ere ukan behar du (PAE-PSC edo PAE-PS).

SSA programako teknika guztiak ezagutu eta menperatu behar ditu.

750 €

Gehiago ikasi

BPJEPS AAN

Gazteriaren, Herri Hezkuntzaren eta Kirolaren Brevet Profesionala, Uretako Jarduerak eta Igeriketa espezialitatea kirol hezitzailearen estatu mailako diploma da, irakaskuntzan gaitasun bikoitza duen sorosle gisa irakastea ahalbidetzen duena. eta zaintzan.

Biarritz Coastal Rescue-k ez du prestakuntza hori eskaintzen, baina Kirolaren Euskal Akademiarekin lankidetza estuan lan egiten du.

Gehiago ikasi