ENPRESAK
Team building

Itsas salbamendua geroz eta gehiago hedatzen den kirola da.

Ausardia eta borondatea eskatzen dituen disziplina da, hurbileko giro batean praktikatzen dena, kasik familia giro batean bezala. Elkartasuna eta elkarlaguntza dira harremanaren ardatza, besteak eta besteen desberdintasunak errespetatuz.

Enpresetako buruek eta zerbitzuburuek balore horiek xerkatzen dituzte usu.

Biarritz Sauvetage Côtier taldearekin Team building bat egiten baduzue, momentu azkarrak biziko dituzue, lankideen arteko kohesioa landu eta konplizitatea eta loturak sakondu. Gainera, inguru profesionalean beharrezkoa den borondate-indarra garatuko duzue.

Biarritz Sauvetage Côtier klubak erregularki lan egiten du Evenida edo Esprit Basque bezalako agentziekin, haien egonaldi eskaintzetan kirol salbamenduaren deskubritzea gehitzen baitute animazio gisa.
Air France, Radisson, Predica, Toyota, BNP bezalako enpresek mintegiak egiten dituztelarik Miarritzen, gustuko dituzte gure team building jarduerak.
Frantziako Zazpiko Errugbi taldeak, Aviron Bayonnais errugbiko gazteen taldeak eta Frantziako itsas bela Federazioak ere gure gain kondatu dute haien kirolariak itsas salbamenduan trebatzeko eta talde izpiritua indartzeko.

Esperientzia berria eta aberasgarria denentzat.

BSC-ko hezitzaileek zuen taldeari egokituriko kirol iniziazio bat proposatuko dizuete ingurune zoragarri eta seguru batean. Sokorritzaile ohiak dira, Euskal Herriko eta Landesetako kostan lan egin dutenak eta disziplina osoki menperatzen dutenak. Haien teknizitatea abantaila bat da itsas salbamendua ikasteko momentuan.

Euskaldunen kostako hondartza, Hondartza Handia edota Portu Zaharrekoa, Miarritzeko toki mitikoak deskubrituko dituzue gure iniziazioei esker.

Egun erdi batez, egun batez edo gehiagoz, jarri Miarritzeko salbatzaile baten azalean.
Aldizkako froga batzuk egiten ahalko dituzue: taula bidezko salbamendua, flotagailua, itsasoko igeriketa. Hondartzan egiteko frogak ere deskubrituko dituzue: esprinta, beach flags eta beste hainbat.

Esperientziari eske, badakigu jarduera guzti hauen bidez zuen kolaboratzaileen perfilak hobeki ulertuko dituzuela eta segur gara xerkatzen zenutena aurkituko duzuela.

Segurtasun zibileko gure elkarteak aukera du hainbat aktibitate proposatzeko; izan kirol jarduerak edo lehen sorospenen irakaspenak/iniziazioak, bai naturan, bai gela batean.
Ezohiko aktibitate hauek eginez, oroitzapen ahanztezinekin itzuliko zarete Euskal Herritik.

Beraz zer goaitatzen duzue? Osatu taldea eta uretara!

Interesa baldin baduzue, informazio gehiago ukan dezakezue
telefonoz 05.59.24.39.52 edo e-maila bidez administratif@biarritzsauvetagecotier.com