BODYSURF
Biarritz Sauvetage Côtier

DIZIPLINA

Bodysurfaren hastapenak

Bodysurfa surfa aitzin sortu zen. Kirol honen hastapenak Polinesiako uharteetan kokatzen dira. Han, lerratzeko taulak erabili aitzin, biztanleak uhinetan jolasten ziren.
Europako hondartzetan, uhinen indarra erabiltzen zuten ur jarduerak surfa baino lehenagokoak dira, duela 50 bat urtekoak.

Surfarekin loturiko beste kirolak baino arinagoa da, izan ere, kirolariaren ta uhinaren artean ez da beste bitartekaririk. Gorputza bera da taula. Bodysurflaria etzanik da eta uzten du uhinak bere gorputza eraman dezan, besoekin gidatuz eta figurak eginez.
Duela zenbait urtetik, bodysurfa ur hegalekin ere egiten da, edota handplane edo hanboard bat erabiliz, uhinaren gainetik errazago lerratzeko.

Kirol jarduera zorrotza da bodysurfa eta errespetua eskatzen du, naturarekiko maitasuna eta gizakiaren eta ozeanoaren arteko bateratze bat.

Bodysurfa beharrezkoa da ondotik beste lerra kiroletan formatzeko.

Bodysurflariak egiazko watermanak ziren, surflari ausart eta ezagunenak bodysurflari bikainak ziren.
Gaur egun ere, surfean eta bodyboardean onenak direnak bodysurflari bikainak dira. Adibideak hor ditugu, Mike Stewart (bodyboard txapelduna hainbat aldiz), Tom Curren edo Kelly Slater (surfeko mitoak), lehian aritzen direnak bodysurfeko txapeldunarekin: Mark Cunningham.
Frantzia mailan, David Dubes (Biarritz Sauvetage Côtier) eta Christophe Clemente (Anglet Surf Club) ditugu aitzindariak.

BSC-ko bodysurf taldea

2016an, Marc Cunningham errezibitu ahal izan genuen Biarritzen. Bodysurfean ari ziren gure gazteek momentu ahanztezin bat partekatu zuten berekin Hondartza Handian. Eskerrak Guillaume Barucq (Surf Prevention), momentu eder hau betiko finkatzeagatik!

Gaur egun gure elkartean segida segurtatua da. Gure bodysurflari gazteak usu estatu mailako eta Europako podiumetan ikusten dira. Horien artean dugu Nathan Lehoux gaztea, 2019ko munduko txapelduna (18/24), lehiaketa hori irabazten hirugarren frantsesa (Fred David eta Paul Grieumard miarriztarren ondotik).
Bere kideek ere, Jonathan Despergers, Paul Grieumard, Léa Solari, Léa Novion, Julen Marticorena, Arthur Picard, Lionel Solari eta Martin Moreau, erregularki haien ahalak frogatzen dituzte tokiko eta estatu mailako lehiaketetan.

ENTRENAMENDUAK

PLANGINTZA

Entrenamenduen plangintza ez da aitzinetik finkatua. Bodysurf saioak taldean antolatzen dira, monitoreen disponibilitateen eta itsasoaren baldintzen arabera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Bruno Camgrand kontakta dezakezue telefonoz 06.22.94.58.62 edo e-mailez bodysurf@biarritzsauvetagecotier.com

LEHIAKETAK

BERRIAK

EGUTEGIA eta EMAITZAK

Frantziako Surf Federazioak ez ditu oraindik lehiaketen datak argitaratu.

Lehiaketaren emaitzak

BODYSURF taldean IZENA EMAN

Biarritz Sauvetage Côtier elkarteko Bodysurf taldean izena eman nahi baduzu,, bete ezazu hemen azpiko izen-emate inprimakia.

Izena eman