MNS BILAKATU

Uretako salbatzaileari MNS deitzen zaio eta publikoa errezibitzen duen ur espazio publiko edo pribatu bat zaintzen du. Ur eremua, naturala (aintzira, itsasoa…) edo artifiziala (igerilekua) izan daiteke.

Uretako salbatzaile izateko diploma bat baino gehiago behar dira. Lehenik, lehen sorospenak taldean (PSE 1) formakuntza segitu behar da, ondotik Uretako segurtasun eta salbamenduko Estatuko brebeta (BNSSA) pasatu ahal izateko.

PSE 1 formakuntza 16 urtetik aitzina egin daiteke eta BNSSA 17 urtetik aitzina pasa daiteke.  Diploma 18 urte betetzean errezibitzen da, hautagaia legez nagusia delarik.

Itsasoko salbatzaile izan nahi baduzu (hondartzetan), Lehen sorospenak taldean 2.maila (PSE 2) diploma pasa beharko duzu, beharrezkoa dena ondotik Uretako zaintza eta salbamendua itsasbazterrean (SSA L) pasatzeko.

Kasu, formakuntza ibilbide hau ez da nahasi behar Bainu zaindari brebetarekin (B.S.B), azken honek opor edo aisialdi zentroetan bakarrik balio baitu.

Informazio gehiago ukateko, ikus Bainu zaindari bilakatzeari buruzko artikulua.

Ez da BPJEPS AANekin nahastu behar, hau da, kirol hezitzailearen estatu mailako diploma, irakaskuntzan eta gainbegiratzean gaitasun bikoitza duen MNS gisa irakastea ahalbidetzen duena. BSCk ez du prestakuntza hori eskaintzen, baina Kirolaren Euskal Akademiarekin batera egiten du sorospen osagaian.