LEHEN SOROSPENAK TALDEAN 2.maila
Biarritz Sauvetage Côtier

Arriskuak aurreikusi, norberaren eta ingurukoen segurtasuna bermatu, istripu edo arrisku fisiko baten aitzinean jarduera egokia ukan, lehen sorospenetako materialarekin edo gabe, bakarrik edo antolatua den talde batean, autoritate publikoen agindupean.

PSE 2 formakuntza irekia da segurtasun zibileko erakunde publiko edo elkarte batean boluntario edo langile gisa aritu nahi duen orori.

Formakuntzaren bukaeran, parte-hartzailea gai izan behar da arriskuak aurreikusteko, norberaren eta ingurukoen segurtasuna bermatzeko, istripu edo arrisku fisiko baten aitzinean jarduera egokia ukateko, lehen sorospenetako materialarekin edo gabe, bakarrik edo antolatua den talde batean, autoritate publikoen agindupean.

12 modulutan zatitua da:

  • Sokorritzaile-taldekidea
  • Higienea eta asepsia
  • Bilanak
  • Egoera bakoitzaren arriskuak
  • Eritasun berezituak
  • Sufrimendu psikikoak eta ezohiko portaerak
  • Loturak eta hesgailuak
  • Immobilizazioak
  • Altxatzeak
  • Esku-ohean eramatea eta garraioa
  • Biktima anitz diren egoerak
  • Sintesia

Iraupena: 28 oren gutxienez

Formakuntza osoan zehar ebaluatuko da ikasleek teknikak barneratu dituztenez eta egoera praktikoetan prozedurak martxan ezartzeko gai direnez.

Formakuntzaren ondotik, emaitza guztien bilan bat egiten da eta erabakitzen da parte-hartzaileak PSE2 diploma lortzen duen edo ez. Kasu batzuetan, bigarren aukerako egun bat proposatzen da.

Kasu, PSE 2-arekin lan egiteko, urtero berritzea beharrezkoa da => Ikus PSE 2 formakuntza jarraikia.

220€

Liburuxka bat proposatzen da 15€-tan

Izena eman