ELKARTEA
Biarritz Sauvetage Côtier

KLUBAREN HISTORIA

Jatorria

BSC kirol salbamendua praktikatzen duen kluba da, Frantziako Salbamendu eta Sorospen Federazioaren parte dena. 1995ean sortu zen Miarritzen, euskal kostako hirian, Pirinio Atlantikoetan.

Klubeko kide sokorritzaileen gaitasun fisiko eta tekniko handiak usu azpimarratzen dira udan Miarritzeko hondartzak zaintzen dituzten salbatzaile profesionalen prestaketa ikastaroetan.

2001ean, elkarteak gaur egun duen izena hartu, eta bere helburu nagusia finkatu zuen: kirol salbamendua garatzea. Horretarako, erabaki zen elkartea sortzea:

  • Kirol salbamendua praktikatzeko (itsasoan edo igerilekuan),
  • Lehen sorospenen eta itsas sokorrien inguruan formatzeko,
  • Kirol eta kultur gertakarietarako sokorri taldeak mobilizatzeko.

BSC kirol salbamendua praktikatzen duen kluba da, Frantziako Salbamendu eta Sorospen Federazioaren parte dena. 1995ean sortu zen Miarritzen, euskal kostako hirian, Pirinio Atlantikoetan. Klubeko kide sokorritzaileen gaitasun fisiko eta tekniko handiak usu azpimarratzen dira udan Miarritzeko hondartzak zaintzen dituzten salbatzaile profesionalen prestaketa ikastaroetan.

Paraleloki, herritarrak lehen sorospenen inguruan formatu nahi ditugunez, Prebentzio eta Sokorri formakuntzak (PSC1) sortu genituen publiko osoarentzat. 2005etik, lehen sorospen jestuak hedatzen laguntzeko, sokorri formatzaile ere bilaka zaitezke.

KIROL ARLOKO GARAPENA, 
sorospen eskaintzarekin batera

Frantzia mailan kirol salbamenduak garrantzia handia hartu zuen eta aktiboki garatu zen, batez ere Frantziako Salbamendu eta Sorospen Federazioaren bidez. Akitaniako kostaldean, hainbat elkarte sortu ziren.

2004an, Italian iragan zen munduko txapelketatik itzultzean, klubak, bere lehen surfboat-a erosi zuen.

2006an, Frantzia mailako Kosta Salbamendu txapelketak Miarritzen egin ziren.

2007az geroztik, BSC elkarteak formatzen ditu (eta ez gehiago suhiltzaileek) Miarritzeko hondartzetan lan eginen duten sokorritzaileak.

2010etik eta kluben Frantzia mailako sailkapena egiten denetik, Biarritz Sauvetage Côtier kluba lehen 6 klubetan sailkatua da beti, eliteko estatusa lortuz.

Jadanik salbamenduaren kirol arloan aitzindari eta sokorri formakuntzan aktibo zelarik, elkarteko bulegoko kideek erabaki zuten hirugarren ardatz bat garatzea: sokorri zerbitzua. Orduan, BSC-k lehen anbulantzia bat erosi zuen Euskal Kostako kultur edo kirol gertakarietan sokorri postu zerbitzua eskaintzeko.

2012an, uretako kirolen zinezko zaleak ziren BSC-ko Waterman-ek Bodysurfa garatu nahi zuten. Orduan kluba Frantziako Surf Federazioan sartu zen.

2013an, lurraldeko eskaera kopuru altua ikusirik, elkarteak bigarren anbulantzia bat erosi zuen. Urte berean, klubak Frantziako txapelketa irabazi zuen Hosegorren eta ondoko lau urteetan, 2017ra arte, txapeldun izaten segitu zuen.

Sorospenari dagokionez, Biarritz Sauvetage Côtier-k Uretako Salbatzaile-sokorritzaile diploma berriaren edukia lantzen parte hartu zuen. Eta 2015eko apirilean, diploma hori banatzen zuen Frantziako lehen erakundea bilakatu zen.

2016ko Aussies Australiako txapelketa nazionalean, Miarritzeko surfboat taldeak – bere presidentea den Manu IMMIGek gidaturik – 3. postua lortu zuen.

Denbora berean, elkarteak bere ontzidia berritu eta hirugarren anbulantzia bat erosi zuen.

2018an, elkarteko buruek erabaki zuten klubaren biltegia berrantolatzea eta bi espazio ezberdin kudeatzea: alde batetik formakuntzetako materiala eta bestetik sokorri zerbitzukoa. Bestalde, muskulaziorako eta crosstrainingerako espazio bat sortu zuten kirolarien prestakuntza fisiko orokorra egiteko.

2019an, 7-77 urte bitarteko 1000 lizentziadun ditugu klubean, arlo ezberdinetan engaiatuak eta gure elkartearen osasuna eta dinamismoa bermatzen dituztenak:

  • Publiko zabal batek kirola segurtasunez praktikatzen ikasten du,
  • Atletek goi-mailako kirol erakustaldiak egiten dituzte,
  • Ezagutuak diren formatzaileek urtean 88 formakuntza proposatzen dituzte,
  • 95 sokorritzailek 3430 orduz borondatezko lana egiten dute, 53 gertakaritan segurtasuna bermatzeko.

2019ko udan, klubak 20 surfski erosi zituen, kirol hori garatzeko asmoz, lehiatzaile gutxik parte hartzen baitute surfski frogan.

2020. urtea osasun krisi globalak markatu zuen, baina kluba egokitu eta errebotea egin ahal izan du, kirol entrenamenduen, lehen sorospenen entrenamenduen jarraipena eta tokiko egituretarako laguntza operatiboa jarraitzeko.

Kide guztien parte hartzeari esker eta Miarritzeko Herriko Etxearen laguntzarekin, klubak bere anbizioen heineko baliabideak lortu ditu.

TALDEA

Elkartearen estatutuak

1901eko uztailaren 1eko legearen araberako elkartea da BSC, Baionako suprefekturan deklaratua. Azken estatutuak 2013an onartu ditugu.

Estatutuak deskargatu

Klubaren funtzionamendua

Elkarteko kideek 4 urtero (hurrengo hauteskundeak 2020ko urrian) 20 kide hautatzen dituzte gehienez, denak boluntarioak, elkartea gidatzeko eta haiek ordezkatzeko. Kide horiek ondotik Bulego bat hautatzen dute, Lehendakari batek, Diruzain batek eta Idazkari batek osatua eta 2 lehendakariordek, diruzainorde batek eta idazkariorde batek lagundurik.

Elkartearen neurria eta bere aktibitateak ikusirik, bulegoak 2004ko uztailaren 1etik hainbat langile enplegatu ditu. Gaur egun zazpi langile dira: hiru administrazioan eta 4 kirol heziketan.

Xehetasun gehiago nahi baduzu, Langileak edo Laguntzaileak ataletan atzemanen duzu.

Oroitu: langile horiek elkarteko e-mail helbidea dute: izena.deitura@biarritzsauvetagecotier.com

Organigrama

LAGUNTZAILEAK

Hemen aipatzen ditugun pertsonak laguntzaileak dira. Milesker ulertzeagatik.

Elkarteko kide bat kontaktatu nahi duzu?
Idatziozu: izena.deitura@biarritzsauvetagecotier.com

BNSSA formakuntza

Uretako formakuntzaren arduradunak: René DUBES eta Daniel SCHLIENGER
Maryse DUBES eta Monique SCHLIENGERren laguntzarekin

Kontaktua: bnssa@biarritzsauvetagecotier.com edo 06.20.78.01.59

ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

Kideak

Hemen dituzue administrazio kontseiluko kideak.

LANGILEAK

Hemen aipatzen ditugun pertsona guztiak langileak dira (lehendakaria salbu).

Organigrama

Funtzioak

Administrazio langileak

Mika – Kirol salbamendu klubeko zuzendaria

  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Aurrekontu kudeaketa
  • Prentsarekiko eta instituzioekiko harremanak (kolektibitateak, barne-antolaketa)
  • Egituraren garapenaren arduraduna

Clément – Segurtasun zibileko jardueren arduraduna

  • Pedagogia arduraduna (materialaren, azpiegituren, formatzaileen eta formakuntzetako kideen kudeaketa)
  • Sokorri zerbitzuen kudeaketa (materiala, azpiegiturak eta sokorritzaile boluntarioak)
  • SST proiektuaren garapena (Salbatzaile Sokorritzaileak Lanean)
  • “Lizentziadun 1 = sokorritzaile 1” proiektuaren arduraduna
  • Formatzaileen formazioa gidatzea (PSC, PS edo SSA).

Clément – Segurtasun zibileko jardueren arduraduna

  • Pedagogia arduraduna (materialaren, azpiegituren, formatzaileen eta formakuntzetako kideen kudeaketa)
  • Sokorri zerbitzuen kudeaketa (materiala, azpiegiturak eta sokorritzaile boluntarioak)
  • SST proiektuaren garapena (Salbatzaile Sokorritzaileak Lanean)
  • “Lizentziadun 1 = sokorritzaile 1” proiektuaren arduraduna
  • Formatzaileen formazioa gidatzea (PSC, PS edo SSA).

Alexandra – Kirol salbamendu klubeko idazkaria

  • Administrazio idazkaritza orokorra (kirolari, formakuntzari, sokorriei, Administrazio Kontseiluari, barne-sareari, boluntarioei edo langileei loturiko eskaerak errezibitzea eta orientatzea)
  • Salbatzaileen Eskola Nazionaleko izen emateen kudeaketa
  • Sokorri iniziazioen administrazio kudeaketa
  • Webgunearen eta sare sozialen kudeaketa
  • Lehiaketen administrazio kudeaketa
Kirol hezitzaileak

Seb – Kirol zuzendaria

  • Salbamendu eskolako jardueren kudeaketa
  • Prestaketa fisiko orokorreko (PPG) saioen kudeaketa
  • Heldu taldeen pedagogia eta teknika arduraduna (Deskubritzea 5, Hobekuntza 4 eta Aitzinatua 3);
  • Kirol politiken arduraduna
  • Jean Rostand kolegioko kirol saileko koordinatzailea
  • SSA formakuntzen kudeaketa
  • Formatzaileen formakuntzen kudeaketa (PSC, PS edo SSA).

John – Hezitzailea

  • Salbamendu eskolako jardueren kudeaketa
  • Lehiaketako taldeen pedagogia eta teknika arduraduna (Aitzinatua 1 & 2, Aditua 1 & 2);
  • Jean Rostan kolegioko kirol saileko 6.en, 5.en, 4. eta 3.en ardura
  • Iniziazioen kudeaketa, besteak beste “Haurra eta ozeanoa” proiektua
  • Bodysurf aktibitateetako pedagogia eta teknika arduraduna
  • SSA formakuntzen kudeaketa

Sven – Hezitzailea

  • Salbamendu eskolako jardueren kudeaketa
  • Deskubritze mailako 1, 2A, 3A, 3B taldeen pedagogia eta teknika arduraduna
  • Jean Rostand kolegioko kirol saileko 6.en eta 5.en ardura
  • Iniziazioen kudeaketa, besteak beste “Haurra eta ozeanoa” proiektua
  • SSA formakuntzen kudeaketa

Thomas – Hezitzailea

  • Salbamendu eskolako jardueren kudeaketa
  • Deskubritze mailako 4 A & B eta Hobekuntza mailako 1,2 & 3 taldeen pedagogia eta teknika arduraduna
  • Jean Rostand kolegioko kirol saileko 6.en eta 5.en ardura
  • Iniziazioen kudeaketa, besteak beste “Haurra eta ozeanoa” proiektua

Thaïs – Hezitzailea

  • Salbamendu eskolako jardueren kudeaketa
  • Deskubritze mailako 2B taldearen pedagogia eta teknika arduraduna
  • Iniziazioen kudeaketa, besteak beste “Haurra eta ozeanoa” proiektua

SARIKETAK

Miarriztarrek lehiaketetako adin kategoria guztietan parte hartzen dute.
Gaitasun anitz dituztenez, kirol salbamenduko arlo guztietan aritzen dira: ur gezan, itsasoan, surfboat, distantzia luzekoa…

Klubak geroz eta sari gehiago irabazten ditu. Hemen dituzue emaitza nagusiak :

2019: 1.a 111ren gain, 41343 punturekin
2018 : 1.a 95ren gain, 44538 punturekin
2017 : 3.a 82ren, 10041 punturekin
2016: 2.a 89ren, 23136 punturekin
2015: 1.a 89ren, 16 695 punturekin
2014: 1.a 73ren, 15 851 punturekin
2013: 2.a 65ren, 12 257,5 punturekin
2012: 5.a 65ren, 11 154 punturekin
2011: 3.a 56ren, 13 806 punturekin
2010: 3.a 51ren, 12 616 punturekin

2019 : 1.a, 1372 punturekin
2018: 1.a, 1419 punturekin
2017: 2.a, 1260 punturekin
2016: 1.a
2015: 1.a 38ren gain, 1646 punturekin
2014: 1.a 36ren gain, 1612 punturekin
2013: 1.a 34ren gain, 1538,5 punturekin
2012: 2.a 29ren gain, 1632 punturekin
2011: 2.a
2010: 3.a

2019 : 7.a, 376 punturekin
2018 : 10.a, 317 punturekin
2017: 4.a, 449 punturekin
2016: 4.a
2015: 7.a 44ren gain, 386 punturekin
2014: 9.a, 49ren gain, 379 punturekin
2013: 7.a 43ren gain, 400 punturekin
2012: 10.a 36ren gain, 285 punturekin

2019: 1.a 111ren gain, 41343 punturekin
2019 : 2.a 42ren gain, 966 punturekin
2018 : 3.a 46ren gain, 46 710 punturekin
2017: 2.a 35ren gain, 1023 punturekin
2016: 2.a orokorra 43ren gain, 884 punturekin
2015: 2.a orokorra (classement général détaillé non parvenu)
2014: 10.a orokorra 61ren, 304 punturekin
2013: 6.a orokorra 61ren, 369 punturekin (2.a kostaldekoa 290 punturekin)
2012: 6.a orokorra 37ren, 382 punturekin (4.a kostaldekoa 293 punturekin)

Riccione – 2019ko iraila
51 podiums masters (26 titulu, 16 bigarren, 9 hirugarren)
21 podiums interclub (6 titulu, 9 bigarren, 6 hirugarren)
Junior mailan 1. itsas kluba eta 4. orokorra
Opens mailan 6. itsas kluba eta 14. orokorra

Alicante – 2015eko iraila – Masters
7 podiums (3 titulu, 3 bigarren, 1 hirugarren)

Cardiff – Août 2015 – Séniors
10 podiums (titulu 1, 5 bigarren, 4 hirugarren)
Europako txapelduna gizonetan
3.a sailkapen mistoan

Noordwijk/Eindhoven (Pays-Bas) – 2016ko iraila
20 podiums (9 titulu, 4 bigarren, 7 hirugarren)

Montpellier – 2014ko iraila
18 podiums (5 titulu, 5 bigarren, 8 hirugarren)
-18 urtekoen artean 3. kluba