URETAKO SEGURTASUN eta SALBAMENDUKO ESTATUKO BREBETA
Biarritz Sauvetage Côtier

Uretako segurtasun eta salbamenduko Estatuko brebeta (BNSSA) duena arduratzen da baimendutako bainuetan segurtasuna bermatzeaz, eta kasu batzuetan ordainduz diren igeriketa zentroetan ere bai.

Informazio bilkura 2020ko irailaren 25ean, ostiralarekin, 19:00etan, Elkarteen Etxean (Darrichon karrika).

BNSSA pasatzeko beharrezkoa da PSE 1 diploma eta gutxienez 17 urte ukatea. Aldiz diploma 18 urte eskuratzean edo hautagaia emantzipatzean eskuratzen da.

Informazio gehiagorako eta zure dozierra osatzeko, René DUBES kontakta dezakezu: 06 20 78 01 59.

Salbamendu ibilbidea (100m) gehienez 2 minutu eta 40 segundotan egin behar da

  • Igerilekuaren ertz batetik edo abiatze zutoin batetik abiatzea, 25 metro igeriketa librean;
  • 25 metroko bi ibilbide, bakoitzak 15 metroko murgiltzea du ibilbide definitu batean, hautagaiak ezin du deus atxiki,
  • ahatearen teknikarekin urperatzea, 1,80 eta 3,70 metro arteko sakoneran den manikia atzeman;
  • azkenik hautagaiak manikia atera behar du eta 25 metroz garraiatu, aurpegia uretatik kanpo atxikiz.

Salbamendu ibilbidea (250m) gehienez 4 minutu eta 20 segundotan egin behar da

  • Probaren abiatzean, hautagaiak ekipamendua ezarri behar du uretan edo uretatik kanpo;
  • 200 metro igeri, ur hegalak, maska eta aire tutua jantzirik, bihurgune bakoitzean murrua hunkituz. Ibilbide horren ondotik, uretan murgildu behar du igerilekuaren bazterretik gehienez 5 metrora den manikia atzemateko. 1,80 eta 3,70 metro arteko sakoneran da gehienez.
  • Hautagaiak manikia igo beharko du 5 metroko gunera. Ibilbidea manikiarekin segitu behar du. Bihurgunean eta arribatzean beharrezkoa da igerilekuaren (25 metrokoa) ertza hunkitzea;

Zailtasunetan den pertsona laguntzea (short bat et tee shirta bat jantzita)

Proba honetan pertsona bati lagundu behar zaio uretan, fase hauek gaindituz:

  • larrialdi itxura egiten duen pertsona bat salbatzea, ertzetik 15 metro eta 25 metro artean kokatzen dena;
  • biktimak salbatzailea atxikitzen du partez, egoeratik atera direlarik, salbatzaileak biktima lurrerantz garraiatzen du segurtasunez, ibilbidean zehar salbatzaileak biktima lasaitzen du;
  • salbatzaileak biktima uretatik ateratzen du eskailerarik edo beste materialik erabili gabe;
  • biktima segurtasunean delarik, hautagaiak bere funtzio bitalak segurtatzen ditu eta ondotik bere desmartxa azaltzen du.

  Test bat gai hauen inguruan:

  • Sorospena;
  • Segurtasunaren eta uretako salbamenduaren aspektu juridikoak eta arauak;
  • Bainu eremuen antolaketa eta segurtasunari buruzko testuak;
  • Sokorri gune baten seinalatzea;
  • Bainu eremuen eta laguntzen seinalatzea;
  • Balizaz markatzea;
  • Itsasbazterrean ontzien gidatzeari eta uretako kirolen praktikari buruzko araudiak
  • Sokorrien antolaketa;
  • Sokorri guneen antolatzeko eta aktibatzeko materiala;
  • Alerta emateko moduen obratzea;
  • Informazio metereologikoaren ezagutza eta hedapena;
  • Zaintza eremuko obserbaketa, gertakarien azaltzea, sokorri guneko alerta modalitateak;
  • Sokorri egitura publikoen antolaketa ezagutzea, istripu baten aitzinean ukan beharreko jarrera;
  • Kontserbazio neurriak;
  • Larrialdietako lehen sorospenak;
  • Sokorri publikoen abisatzea;

Baliabide gehiago mobilizatzea.

Iraupena: 8 orenez araudia + 30-90 orenez igeriketa

B.N.S.S.A duenak eta bere iraupena luzatu nahi duenak bost urtero berrikuspen bat egin beharko du.

290€ uretako formakuntzarentzat bakarrik

30, 80 edo 160€-ko beherapenak egiten dira PSE 1, PSE 2 eta SSAL formakuntzak ere egiten badira.

BNSSA pasatzeko toki bat erreserbatu nahi baduzu, loturik den txostena beteta ekarri behar du 2020ko irailaren 25ean 19:00etan Miarritzeko Elkarteen Etxean (Darrichon karrika) eginen den informazio bilkurara.

BNSSA 2020:2021 aitzin izen-ematea

Izena eman