SAMN formatzaile izateko formakuntza irekia da Uretako erreskatea ingurune naturalean ikastaroa emateko behar diren gaitasun tekniko eta pedagogikoak barneratu nahi dituen pertsona orori.
Parte hartzaileak SSA L diploma eguneratua izan behar du, ontzien gidatzeko opzioarekin. Bestalde, formatzaile diploma ere ukan behar du (PAE-PSC edo PAE-PS).
SSA programako teknika guztiak ezagutu eta menperatu behar ditu.
Formakuntzaren bukaeran, parte hartzailea gai da:
- Formakuntza sekuentzia bat antolatzeko,
- “Uretako zaintza eta salbamendua” formakuntzako jestu eta jarrerak praktikatzeko, azaltzeko eta justifikatzeko.
- Formakuntza sekuentziak animatzeko teknika pedagogiko egokiak erabiltzeko,
- Parte hartzaileen ebaluazioa egiteko.
Metodologia pedagogiko aktiboa, teknika pedagogiko tradizionalak (esposaketak ezagutzak aurkezteko, erakustaldi praktikoak) eta modernoak (talde lanak, ariketa indibidualak, simulazioak) erabiltzen ditugu.
- Formakuntza baten antolatzea
- Formakuntza teknikak
- Ebaluazio mota ezberdinak
- Laguntza pedagogikoa
- Komunikazio tekniken iniziazioa
- Makillaje iniziazioa
- Denboraren kudeaketa
- Pedagogia aktibo eta interaktiboa
- Talde dinamika
- Pedagogia aplikatua (SSAren gomendio eta prozeduren arabera)
- SSAko gaitasunen araberako azterketa, prestaketa, aurkezpena eta ebaluaketa.
Iraupena: 35 oren gutxienez PAE diplomadunentzat
Formakuntza osoan zehar, ebaluatzen dira:
Zertifikaziorako egiten den ebaluazio sumatiboaren oinarria talde pedagogikoak egiten duen kontrol jarraikia da.
Bukaeran, talde pedagogikoak erabakiko du ikaslea gai denez formatzaile funtzioak betetzeko ingurune naturaleko salbamenduan.
750 €