Biarritz Sauvetage Côtier klubak BOPB laguntzen du lehen sorospenak segurtatuz etxena jokatzen dutelarik.

Horrek erran nahi du, sasoika 17-19 data direla:

  • 2 partida adiskidetsu sasoia aitzin;
  • 15 partida Pro D2 sasoi erregularrean;
  • partida 1 edo 2 final fasean.

Gertakari bakoitzean 12 sokorritzaile behar dira:

  • 4 sokorritzaile “terrenoan”;
  • 8 sokorritzaile harmailetan (4 jarratzaile-tribuna bakoitzean)

Azarotik, partidak ikuslerik gabe egiten direnez, 4 sokorritzaile boluntario soilik egoten dira dispositiboan, jokalarientzat soilik.

Sasoi bukaera on bat opa diegu miarriztarrei, momentu honetan sailkapeneko 3. postuan dira:  https://www.lnr.fr/rugby-pro-d2/classement-rugby-pro-d2

Zuek ere interesatuak baldin bazarete, ikus gai honi buruko orria “sokorritzaile boluntarioa izan”: https://www.biarritz-sauvetage-cotier.com/eu/sokorri-guneak/